MEMORIA HISTORIKOA: EGIA ETA JUSTIZIA
Azken urteetan, botere publikoek neurri ezberdinak jarri dituzte martxan frankismoaren biktimak errekonozitzeko. Kasurik gehienetan, neurri horiek politikoek diseinatu eta gestionatu dituzte.
Ikusi dugunez, politiko horiek, batetik, ontzat hartzen dute diktaduraren erregimenak ezarritako legislazioa, eta bestetik, interes handiagoa agertzen dute berehala datorren hauteskunde kanpainarengan, eta inkluso, arreta gehiago jartzen die hurrengo eguneko prentsaren titularrei; biktimekin justizia egitea, bigarren mailako eginkizuna da horientzat. Horren adibide argia, Madrilgo gobernuak landu duen ¨Memoria Historikoaren Legea¨ren .http://eu.wikipedia.org/wiki/Oroimen_historiko inguruko guztiak ematen digu, eta baita ere, epaitegi frankistek emandako sententzia injustuak oraindik indarrean egotea, legezkoak izatea alegia. 2002az geroztik Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dituen errekonozimenduzko neurriak ere politika oker horren adibide argiak dira. Oso gestio ekonomikoa txarra egin dute, eta azken urtean egin diren omenaldietan biktimak bigarren mailan utzi dira, edo are gehiago, beraiek hitza har dezaten galerazi da zenbaitetan. Ekitaldi horiek, azken batean, alderdi politikoen irudi kanpainen zati bat gehiago izan dira.
-AHAZTUAK 1936 – 1977
ANDIKONA
SARE ANTIFASZISTA
SARE ANTIFASZISTA
ANV
DEBA GOIENAKO FUSILATUEN SENIDEEN BATZORDEA
GEUREAK 1936
IZQUIERDA REPUBLICANA
MARTXOAK 3KO BIKTIMEN ELKARTEA
OROITUZ (LURPEAN GORDETAKO HISTORIA)PCE
GAZTE KOMUNISTAK
IU
-eta hainbat asoziazio, erakunde eta partido politikoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario